Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

KONGOKO BIGARREN GERRA

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola  eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako Historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek  eta goseteak  jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona errefuxiatu izan dira inguruko herrialdeetan.
Aldeak:
Alde batetik, Kinshasha edo RDCren aldean lehenik Laurent-Désiré Kabila eta gero haren semea den Joseph Kabilaren armada nazionala, atzerritarren aurkako hainbat Mai-Mai talde eta Zimbabwe, Angola, Txad, Sudan eta Namibia daude, herrialdearen mendebal eta hegoaldearen kontrola dutelarik.
Beste alde batetik, tutsiek bereganatutako Ruanda eta Burundiko gobernuen armada nazionalak eta euren aldeko talde armatuak daude, Kongoko errebeldeak barne hartuz eta Goma mugako hirian bilduz. Ipar-ekialdeko kontrola dute.
Bestela, hutuen aldeko taldeak daude, tartean Ruandako genozidioaren arduradun batzuk, bai eta Mai-Mai milizia batzuk ere, tutsien aurka egiteko mugitzen ari direnak. Eta, azkenik, Ugandako armada nazionala eta inguruko taldeak daude, printzipioz euren mugak errespetatzeko mobilizaturik baina baliabide naturalen ustiapenetan interesaturik, beste aldeak bezala.

DARFURKO ARRAZA GARBIKETA

Sudan Afrika ipar-ekialdeako estatua da, Afrikako estatu handiena, zati batean Itsaso Gorriaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Egipto iparraldean, Eritrea eta Etiopia ekialdean, Kenia eta Uganda hego-ekialdean, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Afrika Erdiko Errepublika hego-mendebaldean, Txad mendebaldean eta Libia ipar-mendebaldean. Bi hizkuntza ofizialak arabiera  eta ingelesa  dira, nahiz eta beste hainbat hizkuntzak estatus babestua ere izan, hala nola dinka, peul eta nuer hizkuntzak. Izena arabierazko  Bilad as-sudan esapidetik datorkio, hau da, "Beltzen herria".Hiriburua Khartum da.

Goazen kontatzera Sudango eskualde baten gertatu zen garbiketa etnikoa.
Darfur (arabieraz: دار فور, Fur herriaren lurra) Sudango mendebaldean kokatutako eskualdea da. Afrika Erdiko Errepublika, Txad eta Libiarekin egiten du muga. Sudango hiru estatu federatuk osatzen dute: Ghard Darfur, Janub Darfur eta Shamal Darfur. 493.180 km²ko hedadura du. Ordoki bat da, nahiko lehorra, Marrah mendiekin erdialdean. Iparraldean harezko desertu bat du eta hegoaldean sabana da nagusi. Hiririk garrantzitsuenak El Fashir, Nyala eta El Geneina dira.
Kontua da, eskualde honetan bi arraza nagusi direla eta euren artean liskarrak egon direla.
Darfurgo Gatazka Yanyauiden eta afrikar beltzen arteko garbiketa etnikoa sortu du, milioika errefuxiatu eta milaka pertsonen heriotzarekin 2007ko abuztuaren 1ean Sudan eta Nazio Batuen Erakundeak 26.000 militar hedatzeko akordioa lortu zuten.
Bideo hauek gatazka ikustera eta gehiago dokumentazera lagunduko dizue.
http://www.youtube.com/watch?v=hXdWDM4fmRY
http://www.youtube.com/watch?v=MAJuOPOR_K8&feature=related

UME SOLDADUAK

Ume soldaduak Afrikan
Bideo honetan ikusten da, Afrikan umeak derrigortuta daudela gerretan parte hartzen. Batzutan ume horiek euren familien aurka jartzen dira eta batzutan euren familia-kideak hiltzen dituzte. Egoera hau normalki Afrikako erdialdean ematen da, non gerrak ugariak dira, batez ere zibilak. Blog honetan egoera hau salatu nahi dugu, guretzako umearen bizitza arriskuan jartzen da eta hori gutxi bada, biziko duen egoerak bere bizitzarako kaltegarriak izango dira.

AL QAEDA AFRIKAN

Al Kaida edo Al Qaeda (arabieraz القاعدة, al-Qā`ida) islamismorekin lotzen den talde terrorista da. Al Kaidak, arabieraz basea esan nahi du. Fenomeno honen berri izaten 2001eko irailaren 11n AEBek Washington eta New Yorken pairatutako erasoen ondoren hasi zen.
Arazoa da, orain dela urte batzuk Al Qaeda talde militar hau Afrikara hedatu zela, batez ere Afrikako herrialde islamistetara.Talde militar honek hainbat ekintza burutu ditu herritarren eskubideen kontra.
Islamiar Magrebeko Al Kaida, aurretik Predikazio eta Borrokarako Talde Salafista gisa ezaguna (arabieraz: الجماعة السلفية للدعوة والقتال‎, al-jamaa`atu l-salafiyyatu li l-da`wati wa l-qitaal; frantsesez: Groupe Salafiste pour la Prédication et le Combat, GSPC), Aljeriako milizia islamista bat da. 2007an Al Kaidarekin bat egitean eta oraingo izena hartzerakoan, bere eragin esparrua Magrebeko beste herrialde batzuetara hedatu zuen. Horrela, taldearen sustraiak Aljerian badaude ere, egun Saheleko basamortu eremura zabaldu du bere jarduera, Senegalen, Mauritanian, Malin eta Nigerren.

Taldea 1997an sortu zen Talde Islamiar Armatuaren eszisio gisa, Aljeriako Gerra Zibilaren testuinguruan.

SOMALIAKO PIRATAK

Somalian kostaldean bizi den jendea arrantzatik bizi da. Baina orain dela urte batzuk beste herrialdeetako itsasontziak Somaliako kostaldean arrantzan dihardute eta Somaliako arrantzaleek eta ondorioz Somaliako kostaldean bizi diren biztanleek ez dute ezer jateko. Horrela itsasontziak bahitzera behartuta daude.
Arazoa planteatu dagoela hau planteatu nahi nuke:Bai Somalian bai munduko beste hainbat bazterretan, zeintzuk dira piratak? Komunikabideek halakotzat jotzen dituztenak, ala beste herrialde batzuetan -pobreago edo babesgabegoetan- hango aberastasunak harrapari gisa hartzera -beste hitz bat ez erabiltzeagatik- sartzen direnak, behin eta berriro? Arrantzarako zer aukera geratzen zaie arrantzale somaliarrei? Nola erreakzionatuko genukeen -aurrekariak egon badaude-, demagun, arrantzale inglesak Kantauriko uretan arrantza kantitate handitan egitera sartuko balira? Beren ontzietarako Espainiako armadaren edota segurtasun enpresen babesa eskatzen dutenen artean euskal nazio kontzientziarik ba al dago? Militarizazioa al da aterabidea? Arrain haundiak jaten du ttipia

UGANDAKO EGOERA POLITIKOA

Ugandako errepublika, Afrikako erdialdean dagoen herrialdea da.XIX. menderarte ez zen ezer jakiten haren existentziaz, Arabiar eta Europear batzuek heldu ziren arte. Hango herrialde garrantzitsuenetarikoa eta ezagunena Buganda izan zen, gaur eguneko Ugandako zati bat osatzen duena.

1894tik, Britainia handiako gobernua gidatu zuen baina 1962n independentzia lortu zuenean, bizitza politikoan etengabekoa biolentzia eta militarren presentzia leku guztietatik. 1979n, enfrentamendu armatuak eta Ugandako liberalizazio nazionalismoaren ejerzitoaren errepresioak, herriaren lekualdatzea ekarri zuen herrialdearen mendebalderantz. 1985ko, ekainean Obote presidentea gobernutik kendu zuten eta batzar militar bat jarri zuten honen ordez baina batzar honek hilabete batzuk soilik boterean egon zen.

Baina hemen ez ziren arazo guztiak bukatu, Sudanek Uganda salatzen zuen, Sudaneko liberalizazio gerrilaren enfrentamendu gogor batean bihurtu ziren.Arazoak izan harren, Ugandak bizitzarekin jarraitu du eta urteroz-urteroz bere ekonomia hasten da zertzobait eta bere industriak modernizatzen hasi dira. Azkenik 1993n gobernuak konstituzioa egitea proposatu zuen eta 1996n bere lehen elekzioak egon zirenean, gobernua guztiz normalizatu zen eta horrela gertatzen ari da beste Afrikako lurraldeetan.

Nire aburuz, potentzia ekonomiko indartsuenak lurralde pobreetan egiten dutena ez du zentzurik. Potentzia hauek lehenengoak dira esaten munduko pobrezia kendu behar dela eta horretarako hainbat eta hainbat plan eta konferentziak egiten dute baina azkenean ez dute ezer lortzen zeren eta, pobrezia dagoen lurraldeetara joaten dira, kolonizatzen dituzte eta han dauden errekurtso baliagarriak ustiatzen dituzte eta haientzat ekoizkina lortzen dute, beste lurraldean dagoen egoera ikusi gabe. Eta horrela jarraituz inoiz ere ez da kenduko munduan dagoen pobrezia, gehiagora joango da eta ezer egin ezin denean ez da egongo konponbiderik.

APARTHEID

Aparteid hitzah arrazazko bereizketa esan nahi du Afrikaanses. Afrikan gehiengoak beltzaranak ziren eta gutxi batzuk zuriak.Baina hauek boterea zuten eta arraza biak bereiztea erabaki zuten.Adibidez zurientzako eta koloredunentzako komunak, autobusak,...400 urtez indarrean egon zen bizimodu arrazista hau hego afrika osoan.Lehen urteetan, esan bezala, biolentziarik gabeko erresistentzian zentratu zen apartheidaren aurkako erresistentzia. Greba orokorrak etengabeak izan ziren, nahiz eta zurientzat lan egiten zuten beltzek kalera joateko arrisku handiak izan. Manifestazioei gogor egiten zien poliziak, hildakoak eraginez.Alderdiaren barnean eztabaida gogorra eragin zuen biolentzia erabiltzen zuen erresistentziaren auziak. ANCren gehiengoa metodo baketsuak erabiltzearen aldekoa zen, une batetik aurrera, Mandelak estrategia aldatu beharra gogor efendatu zuen eta indar militarra sortzearen alde agertu zen

Apartheid-arekin batera hainbat gizon beltzaran bizimodu berriaren kontra egin zuten. Hauetako bat eta famatuena, denok ezagutuko duzuena Nelson Mandela izan zen. Gizon hau kartzelan egon zen 27 urtez. Apartheid-en aurka borrokatu zen gogor.

Gaztetatik apartheid-ren aurkako aktibista izan zen eta African national congress alderdiko kide egin zen. Honez gain, aipatu alderdiaren beso armatua izango zen umkhont we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. Arrazoi hauengatik egon zen kartzelan Nelson.

1994an amaitu zen hori guztia, Nelson Mandelak eta honen partiduak, Afrikako kongresu Nazionalak, hauteskundeak irabazi eta agintea lortu zutenean.

Apartheidaren amaieraz geroztik, asko izan dira Mandela goratu dutenak, baita bere garaian bere aurkari izandako jendeak ere. Hego Afrikan Madiba bezala ere ezaguna da, Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.

Mandelak 250 sari baino gehiago jaso ditu. Horien artean, 1993ko Bakearen novel saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.


RUANDAKO GENOZIDIOA

Ruandan honela dago banatua biztanleria: hutuak (gehiengoa) eta tutsiak (gutxiengoa). Herrialdeak belgikarekiko independentzia lortu zuenetik hutuak egon dira boterean beti. Lur-eskasiak eta kafearen esportazioan oinarritutako ekonomia ahulak egoera okertu baino ez zuten egin. Hain zuzen, kafearen prezioa %50a jaitsi zen mundu osoan, 1989an, eta Ruandak esportazioen %40a galdu zuen. Azken 50 urteetako elikadura krisi handienari egin behar izan zion aurre herrialdeak, eta gainera, gastu militarrak igo eta zerbitzu publikoak murriztu ziren.

1990eko urrian, Ruandako Fronte Abertzaleak (erbestean zeuden tutsiek sortua) herrialdea inbaditu zuen Ugandako sartuta. Herrialde biek bake akordio bat sinatu zuten 1993an

Trantsizio bidezko gobernua sortu zen, hutuak eta tutsiak txandaka gobernatzen zutena.

1994an, Ruandako ejertzitoak milizia hutuak (Interahamwe) entrenatu, eta Mila Muinoetako Irrati Telebista Asketik tutsien aurka aurrez aurre jartzeko mezuak zabaltzen hasi ziren. Muturreko hutuek gidatu zuten igorpena. Mezuak talde etniko bien arteko desberdintasunak nabarmentzen zituen, eta gatazkak aurrera egin ahala gero argiagoak bilakatu ziren. Apiriletik aurrera tutsiak hutuen aurkako genozidio bat prestatzen ari zela esaten hasi zen.

Linda Melvern erreportari britainiarraren arabera genozidioa ondo planifikatuta zegoen. Triskantzaren hasieran 30.000 pertsonek eratu zuten milizia eta herrialde osoan zehar zeuden barreiatuta.Iliziako zenbait kidek AK-47 errifleak lortzeko erraztasunak omen zituzten inprimaki soil bat beteta. Granadak bezalako beste armen kasuan ez zen inolako paperik bete behar eta masiboki banatu ziren.

Genozidioaren zati bat nazioarteko laguntza programetatik finantzatu zen, besteak beste, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren doiketa programetatik. Genozidioaren prestakuntzan 134 milioi dolar xahutu zirela esan ohi da, eta haietako 4,6 milioi aihotz, aitzur, Aizkora, laban eta mailuetan gastatu omen zirela. Estimazioen arabera, gizonezko hutuen hirutik batek matxete berria zuen.

Melvern erreportariaren arabera, genozidioa kabinete batzarretan eztabaidatu zela aitortu zuen ruandako lehen ministro Jean Kambandak. Era berean, kabineteko ministra batek «tutsi guztiez libratzearen alde» zegoela esan zuen, «tutsirik gabe Ruandako arazo guztiak amaituko liratekeelako»


Biktimak

Ziurrenik ezin izango da zehatz jakin zenbat hildako eragin zituen genozidioak, baina 500.000 eta 1.000.000 hildako izan zirela kalkulatzen da. 800.000 hildako balira, horrek herrialdeko biztanleriaren %11a suposatuko luke, hau da, herrialdean bizi ziren tutsien %80a. Era berean, ez dago zehatz jakiterik tutsien mendekuak zenbat hildako utzi zituen. "Beste genozidioa" bezala izendatua izan da tutsien mendekua, baina badirudi ez dela hutuen genozidioaren aurrean inolaz ere parekoa.

MENDEBALDEKO SAHARA

Mendebaldeko Sahara Afrikako Sahara basamortuaren mendebaldean dagoen eskualdea da, Ozeano Atlantikoan. Nazio Batuen Erakundeko lurralde ez-autonomoen zerrendan agertzen da.[1] Deskolonizazio prozesua 1976an eten zen. Urte horretan Espainiak, lurraren gaineko burujabetza zuen estatuak eta berez oraindik ere baduenak[1], Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen lurraldea Madrilgo Akordioetan ezarri zenaren arabera. Bi herrialde hauek lurraldea okupatu zuten baina 1979an Mauritania erretiratu zen. Marokok kudeatzen du ia lurralde osoa, baina NBEk ez du hau onartzen. Gainera Fronte Polisario izeneko erakunde armatuak independentzia aldarrikatu zuen eta Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra (AEDS) izena eman zion 1976an. AEDSk kudeatzen du Morokok okupatuta ez duen lurraldea. Marokoren arabera eskualdearen izena Hegoaldeko Probintziak izena ematen die, 3 probintziatan banatuz: Guelmim-Es Semara, Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra eta Oued Ed-Dahab-Lagouira. De iure Espainiar Sahara izena gordetzen du oraindik.


Aminatou Haidar (Centre Akka, Espainiar Sahara, 1966ko uztailaren 24- )[1] aktibista saharaui bat da. Bere bizitzan zehar, zenbait alditan preso izan da Marokoko espetxeetan, herri saharauiaren eskubideak defendatzeagatik. 2009ko azaroan, Aaiun hirira itzultzean, ustez sarrera-dokumentuak behar bezala ez betetzeagatik, pasaportea erretiratu, kanporatu eta Espainiako Lanzaroteko aireportura bidali zuten inongo paperik gabe. Hori dela eta, gose-greba bati ekin zion bere egoerari buruz Maroko eta Espainiako gobernuen jarrera salatzeko.

Hilabete eta erdiz Lanzaroteko aireportuan egon zen gose-greban eta azkenean ospitalera eraman behar izan zuten. 2009ko azaroaren 18an Marokok pasaportea itzuli zion Haidarri Aaiunera itzultzeko Nicolas Sarkozyk Haidarren izenean Marokoko Errege Mohamed VI.arekin hitz egin ondoren


HIESA AFRIKAN

Ihesa afrikan urtero milaka hildako uzten duen birusa da. Afrikan ez dituzte Europan ditugun bezalako preserbatiboak eta osasun- babesak, horren ondorioz Afrikan milaka hildako sortzen du urtero gaixotasun honek. Ihesa pertsonen artean trasmititzen da eta Afrikan sexu harremanen ondorioz gehienbat. Hori prebenitzeko Afrikako gobernuek milaka prserbatibo banandu dituzte, baina hori ez da izan nahikoa gaixotasunaren kalteak murrizteko.

HIES edo Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea "AIDS" (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.

Euskaraz hies hitz arrunt gisa ere erabiltzen da, hala nola hiesa gaixotasun kronikoa da esaldian. Euskaldunon Egunkariak bere estilo libururako egin zuen hautu hori 1990eko hamarkadan eta harrezkero hainbat testuingurutan hala erabiltzen da.
Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia horrek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OMEk kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil direla 1981etik, sindromea eriden zenetik, alegia.
GIBa EZ da transmititzen
-Listuaren bidez.
-Mahai tresna berak erabiltzeagatik.
-Infekzioa duten pertsonak musukatu edo ukitzeagatik.


GIB birusa BAI kutsatzen da:
- Infektatutako pertsonekin, babesik gabe, preserbatiborik erabili gabe, adibidez, sexu harremanak izateagatik.
- Xiringa, hortzetako eskuila edo bizar xafla bera erabiltzeagatik, infektatutako odolaren arrastoak izan baititzake.
- Transfusio batean, infektatutako odola hartzeagatik.
- Infektatutako amatik fetura, karenaren bidez.


Nola prebenitu?


* Edozein eratako harreman sexualetan preserbatiboa erabiltzeak kutsatzeko arriskua gutxitzen du. Hau da, sexu-harremanetan, bikoteak egonkorrak ez badira, edo izan arren, infektatuta egoteko arriskurik egonez gero, preserbatiboa erabili behar da.
* Orratz edo xiringen trukaketarik ez da egin behar.
* Gaixotasun hau dutenek ez dute odolik eman behar, ezta plasma, organo edo semenik ere. Infektatutako pertsonen odola uki dezaketen tresnak (xiringa, hortz eskuilak, bizar xaflak…) ez ditu beste inork erabili behar.
* Gaixotasunak jotako edo birusa duten emakumeek ez lukete umerik izan behar. Izanez gero, ez liokete eman behar bularrik.
Ez da osasun-zentro edo ospitaletan gaixotasuna hartzeko beldurrik izan behar, odola ateratzeko edo transfusioak egiteko materiala behin besterik ez baita erabiltzen. Gainera, emaileen odolak oso analisi zehatzak pasatu behar izaten dituzte.