Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

APARTHEID

Aparteid hitzah arrazazko bereizketa esan nahi du Afrikaanses. Afrikan gehiengoak beltzaranak ziren eta gutxi batzuk zuriak.Baina hauek boterea zuten eta arraza biak bereiztea erabaki zuten.Adibidez zurientzako eta koloredunentzako komunak, autobusak,...400 urtez indarrean egon zen bizimodu arrazista hau hego afrika osoan.Lehen urteetan, esan bezala, biolentziarik gabeko erresistentzian zentratu zen apartheidaren aurkako erresistentzia. Greba orokorrak etengabeak izan ziren, nahiz eta zurientzat lan egiten zuten beltzek kalera joateko arrisku handiak izan. Manifestazioei gogor egiten zien poliziak, hildakoak eraginez.Alderdiaren barnean eztabaida gogorra eragin zuen biolentzia erabiltzen zuen erresistentziaren auziak. ANCren gehiengoa metodo baketsuak erabiltzearen aldekoa zen, une batetik aurrera, Mandelak estrategia aldatu beharra gogor efendatu zuen eta indar militarra sortzearen alde agertu zen

Apartheid-arekin batera hainbat gizon beltzaran bizimodu berriaren kontra egin zuten. Hauetako bat eta famatuena, denok ezagutuko duzuena Nelson Mandela izan zen. Gizon hau kartzelan egon zen 27 urtez. Apartheid-en aurka borrokatu zen gogor.

Gaztetatik apartheid-ren aurkako aktibista izan zen eta African national congress alderdiko kide egin zen. Honez gain, aipatu alderdiaren beso armatua izango zen umkhont we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. Arrazoi hauengatik egon zen kartzelan Nelson.

1994an amaitu zen hori guztia, Nelson Mandelak eta honen partiduak, Afrikako kongresu Nazionalak, hauteskundeak irabazi eta agintea lortu zutenean.

Apartheidaren amaieraz geroztik, asko izan dira Mandela goratu dutenak, baita bere garaian bere aurkari izandako jendeak ere. Hego Afrikan Madiba bezala ere ezaguna da, Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.

Mandelak 250 sari baino gehiago jaso ditu. Horien artean, 1993ko Bakearen novel saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario