Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

SOMALIAKO PIRATAK

Somalian kostaldean bizi den jendea arrantzatik bizi da. Baina orain dela urte batzuk beste herrialdeetako itsasontziak Somaliako kostaldean arrantzan dihardute eta Somaliako arrantzaleek eta ondorioz Somaliako kostaldean bizi diren biztanleek ez dute ezer jateko. Horrela itsasontziak bahitzera behartuta daude.
Arazoa planteatu dagoela hau planteatu nahi nuke:Bai Somalian bai munduko beste hainbat bazterretan, zeintzuk dira piratak? Komunikabideek halakotzat jotzen dituztenak, ala beste herrialde batzuetan -pobreago edo babesgabegoetan- hango aberastasunak harrapari gisa hartzera -beste hitz bat ez erabiltzeagatik- sartzen direnak, behin eta berriro? Arrantzarako zer aukera geratzen zaie arrantzale somaliarrei? Nola erreakzionatuko genukeen -aurrekariak egon badaude-, demagun, arrantzale inglesak Kantauriko uretan arrantza kantitate handitan egitera sartuko balira? Beren ontzietarako Espainiako armadaren edota segurtasun enpresen babesa eskatzen dutenen artean euskal nazio kontzientziarik ba al dago? Militarizazioa al da aterabidea? Arrain haundiak jaten du ttipia

No hay comentarios:

Publicar un comentario