Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

MENDEBALDEKO SAHARA

Mendebaldeko Sahara Afrikako Sahara basamortuaren mendebaldean dagoen eskualdea da, Ozeano Atlantikoan. Nazio Batuen Erakundeko lurralde ez-autonomoen zerrendan agertzen da.[1] Deskolonizazio prozesua 1976an eten zen. Urte horretan Espainiak, lurraren gaineko burujabetza zuen estatuak eta berez oraindik ere baduenak[1], Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen lurraldea Madrilgo Akordioetan ezarri zenaren arabera. Bi herrialde hauek lurraldea okupatu zuten baina 1979an Mauritania erretiratu zen. Marokok kudeatzen du ia lurralde osoa, baina NBEk ez du hau onartzen. Gainera Fronte Polisario izeneko erakunde armatuak independentzia aldarrikatu zuen eta Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra (AEDS) izena eman zion 1976an. AEDSk kudeatzen du Morokok okupatuta ez duen lurraldea. Marokoren arabera eskualdearen izena Hegoaldeko Probintziak izena ematen die, 3 probintziatan banatuz: Guelmim-Es Semara, Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra eta Oued Ed-Dahab-Lagouira. De iure Espainiar Sahara izena gordetzen du oraindik.


Aminatou Haidar (Centre Akka, Espainiar Sahara, 1966ko uztailaren 24- )[1] aktibista saharaui bat da. Bere bizitzan zehar, zenbait alditan preso izan da Marokoko espetxeetan, herri saharauiaren eskubideak defendatzeagatik. 2009ko azaroan, Aaiun hirira itzultzean, ustez sarrera-dokumentuak behar bezala ez betetzeagatik, pasaportea erretiratu, kanporatu eta Espainiako Lanzaroteko aireportura bidali zuten inongo paperik gabe. Hori dela eta, gose-greba bati ekin zion bere egoerari buruz Maroko eta Espainiako gobernuen jarrera salatzeko.

Hilabete eta erdiz Lanzaroteko aireportuan egon zen gose-greban eta azkenean ospitalera eraman behar izan zuten. 2009ko azaroaren 18an Marokok pasaportea itzuli zion Haidarri Aaiunera itzultzeko Nicolas Sarkozyk Haidarren izenean Marokoko Errege Mohamed VI.arekin hitz egin ondoren


No hay comentarios:

Publicar un comentario