Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

AL QAEDA AFRIKAN

Al Kaida edo Al Qaeda (arabieraz القاعدة, al-Qā`ida) islamismorekin lotzen den talde terrorista da. Al Kaidak, arabieraz basea esan nahi du. Fenomeno honen berri izaten 2001eko irailaren 11n AEBek Washington eta New Yorken pairatutako erasoen ondoren hasi zen.
Arazoa da, orain dela urte batzuk Al Qaeda talde militar hau Afrikara hedatu zela, batez ere Afrikako herrialde islamistetara.Talde militar honek hainbat ekintza burutu ditu herritarren eskubideen kontra.
Islamiar Magrebeko Al Kaida, aurretik Predikazio eta Borrokarako Talde Salafista gisa ezaguna (arabieraz: الجماعة السلفية للدعوة والقتال‎, al-jamaa`atu l-salafiyyatu li l-da`wati wa l-qitaal; frantsesez: Groupe Salafiste pour la Prédication et le Combat, GSPC), Aljeriako milizia islamista bat da. 2007an Al Kaidarekin bat egitean eta oraingo izena hartzerakoan, bere eragin esparrua Magrebeko beste herrialde batzuetara hedatu zuen. Horrela, taldearen sustraiak Aljerian badaude ere, egun Saheleko basamortu eremura zabaldu du bere jarduera, Senegalen, Mauritanian, Malin eta Nigerren.

Taldea 1997an sortu zen Talde Islamiar Armatuaren eszisio gisa, Aljeriako Gerra Zibilaren testuinguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario