Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

HIESA AFRIKAN

Ihesa afrikan urtero milaka hildako uzten duen birusa da. Afrikan ez dituzte Europan ditugun bezalako preserbatiboak eta osasun- babesak, horren ondorioz Afrikan milaka hildako sortzen du urtero gaixotasun honek. Ihesa pertsonen artean trasmititzen da eta Afrikan sexu harremanen ondorioz gehienbat. Hori prebenitzeko Afrikako gobernuek milaka prserbatibo banandu dituzte, baina hori ez da izan nahikoa gaixotasunaren kalteak murrizteko.

HIES edo Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea "AIDS" (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.

Euskaraz hies hitz arrunt gisa ere erabiltzen da, hala nola hiesa gaixotasun kronikoa da esaldian. Euskaldunon Egunkariak bere estilo libururako egin zuen hautu hori 1990eko hamarkadan eta harrezkero hainbat testuingurutan hala erabiltzen da.
Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia horrek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OMEk kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil direla 1981etik, sindromea eriden zenetik, alegia.
GIBa EZ da transmititzen
-Listuaren bidez.
-Mahai tresna berak erabiltzeagatik.
-Infekzioa duten pertsonak musukatu edo ukitzeagatik.


GIB birusa BAI kutsatzen da:
- Infektatutako pertsonekin, babesik gabe, preserbatiborik erabili gabe, adibidez, sexu harremanak izateagatik.
- Xiringa, hortzetako eskuila edo bizar xafla bera erabiltzeagatik, infektatutako odolaren arrastoak izan baititzake.
- Transfusio batean, infektatutako odola hartzeagatik.
- Infektatutako amatik fetura, karenaren bidez.


Nola prebenitu?


* Edozein eratako harreman sexualetan preserbatiboa erabiltzeak kutsatzeko arriskua gutxitzen du. Hau da, sexu-harremanetan, bikoteak egonkorrak ez badira, edo izan arren, infektatuta egoteko arriskurik egonez gero, preserbatiboa erabili behar da.
* Orratz edo xiringen trukaketarik ez da egin behar.
* Gaixotasun hau dutenek ez dute odolik eman behar, ezta plasma, organo edo semenik ere. Infektatutako pertsonen odola uki dezaketen tresnak (xiringa, hortz eskuilak, bizar xaflak…) ez ditu beste inork erabili behar.
* Gaixotasunak jotako edo birusa duten emakumeek ez lukete umerik izan behar. Izanez gero, ez liokete eman behar bularrik.
Ez da osasun-zentro edo ospitaletan gaixotasuna hartzeko beldurrik izan behar, odola ateratzeko edo transfusioak egiteko materiala behin besterik ez baita erabiltzen. Gainera, emaileen odolak oso analisi zehatzak pasatu behar izaten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario