Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

DARFURKO ARRAZA GARBIKETA

Sudan Afrika ipar-ekialdeako estatua da, Afrikako estatu handiena, zati batean Itsaso Gorriaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Egipto iparraldean, Eritrea eta Etiopia ekialdean, Kenia eta Uganda hego-ekialdean, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Afrika Erdiko Errepublika hego-mendebaldean, Txad mendebaldean eta Libia ipar-mendebaldean. Bi hizkuntza ofizialak arabiera  eta ingelesa  dira, nahiz eta beste hainbat hizkuntzak estatus babestua ere izan, hala nola dinka, peul eta nuer hizkuntzak. Izena arabierazko  Bilad as-sudan esapidetik datorkio, hau da, "Beltzen herria".Hiriburua Khartum da.

Goazen kontatzera Sudango eskualde baten gertatu zen garbiketa etnikoa.
Darfur (arabieraz: دار فور, Fur herriaren lurra) Sudango mendebaldean kokatutako eskualdea da. Afrika Erdiko Errepublika, Txad eta Libiarekin egiten du muga. Sudango hiru estatu federatuk osatzen dute: Ghard Darfur, Janub Darfur eta Shamal Darfur. 493.180 km²ko hedadura du. Ordoki bat da, nahiko lehorra, Marrah mendiekin erdialdean. Iparraldean harezko desertu bat du eta hegoaldean sabana da nagusi. Hiririk garrantzitsuenak El Fashir, Nyala eta El Geneina dira.
Kontua da, eskualde honetan bi arraza nagusi direla eta euren artean liskarrak egon direla.
Darfurgo Gatazka Yanyauiden eta afrikar beltzen arteko garbiketa etnikoa sortu du, milioika errefuxiatu eta milaka pertsonen heriotzarekin 2007ko abuztuaren 1ean Sudan eta Nazio Batuen Erakundeak 26.000 militar hedatzeko akordioa lortu zuten.
Bideo hauek gatazka ikustera eta gehiago dokumentazera lagunduko dizue.
http://www.youtube.com/watch?v=hXdWDM4fmRY
http://www.youtube.com/watch?v=MAJuOPOR_K8&feature=related

No hay comentarios:

Publicar un comentario