Oharra:Gure blogean ezinezkoa da bideoak igotzea, sentitzen dugu.

AFRIKA

AFRIKA
AFRIKA

KONGOKO BIGARREN GERRA

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola  eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako Historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek  eta goseteak  jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona errefuxiatu izan dira inguruko herrialdeetan.
Aldeak:
Alde batetik, Kinshasha edo RDCren aldean lehenik Laurent-Désiré Kabila eta gero haren semea den Joseph Kabilaren armada nazionala, atzerritarren aurkako hainbat Mai-Mai talde eta Zimbabwe, Angola, Txad, Sudan eta Namibia daude, herrialdearen mendebal eta hegoaldearen kontrola dutelarik.
Beste alde batetik, tutsiek bereganatutako Ruanda eta Burundiko gobernuen armada nazionalak eta euren aldeko talde armatuak daude, Kongoko errebeldeak barne hartuz eta Goma mugako hirian bilduz. Ipar-ekialdeko kontrola dute.
Bestela, hutuen aldeko taldeak daude, tartean Ruandako genozidioaren arduradun batzuk, bai eta Mai-Mai milizia batzuk ere, tutsien aurka egiteko mugitzen ari direnak. Eta, azkenik, Ugandako armada nazionala eta inguruko taldeak daude, printzipioz euren mugak errespetatzeko mobilizaturik baina baliabide naturalen ustiapenetan interesaturik, beste aldeak bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario